SolidaritARTEA 2024, parte hartu gure Eskola Marrazki Txapelketa Nazionalaren edizio berrian.

 

AYUDEMOS A UN@ NIÑ@ GKEak "SolidaritARTEA", Eskola Marrazki Txapelketa Nazionalaren zortzigarren edizioa konbokatu du, estatu osoko ikastetxeetan lehen hezkuntzako 5. mailan dauden ikasleei zuzendua.

SolidaritARTEA, ez da beste marrazki lehiaketa arrunt bat, gure Garapenerako Hezkuntza eta Hiritargo Globala programaren barruan dago. Horren bidez, eskola komunitateari, eta batez ere ikasleei, partaide egin nahi diegu, kontzientzia soziala handituz eta gure inguruan edo munduan gertatzen diren arazo sozialei kritika egitea sustatuz, batik bat Giza Eskubideak edo Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzen ez dituztenak.

Hamargarren edizio honek "Haurtzaroa eta gatazka belikoak. Gerratik bakerako heztea ", ikasleek gogoeta egin dezaten eta gerrak beste haur askoren bizitzan nola eragiten duten islatzeko aukera izan dezaten.

Asmoa da gerrako gatazken eraginpean dagoen haurtzaroko egoera ikusaraztea; izan ere, ehunka mila adingabe soldadu gisa gatazka armatuetan harrapatuta daude, sexu-indarkeriaren, tratu txarren eta esplotazioaren ondorioz sufritzen dute, gerrako lehergailuen eta pertsonen aurkako minen hondarren biktima dira edo lekualdatu behar izaten dute, eta egoera horiek gaur egun Gaza, Ukraina edo Siriako gatazketan edo ahaztuago dauden beste batzuetan gertatzen dira, hala nola Nigerian, Somalian, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Sahelen edo Kolonbian.

Marrazkiek arazo hori islatu behar dute, eta horretarako ikasleek euren artean ikertu, hausnartu, kontzientziatu eta horren inguruan dituzten ideiak adieraztea nahi dugu, baita neska-mutilen ikuspuntutik hartu daitezkeen irtenbide posibleak ere egoera hori zuzentzeko eta/edo aldatzeko.




Lan hauek aurkezteko epea urriaren 1ean hasiko da eta 2024ko abenduaren 15ean amaituko da.

Edozein zalantza edo kontsultarako kontaktatu:
Boluntariotza departamendua
Ayudemos a un@ Niñ@ GKE
900 14 20 14 / 687 710 660
info@ayudemosaunnino.org

 

Ariketa prestatzeko hurrengo estekak bisitatu ditzakezu

Unitate didaktikoa

El Buentrato, eguneroko zeregina (cas)

Ikasleei Buentrato kontzeptua ezagutarazteko proposamen didaktikoa. (Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntza).

Ikusi hemen

Esposizio

‘Haurtzaroa eta gatazka belikoak. Gerratik bakerako’ (cas)

garapen iraunkorreko helburuak

Ezagutu GJH 16

Ikusi hemen

Las cookies propias y de terceros nos permiten mejorar nuestros servicios. Al navegar por nuestro sitio web, aceptas el uso que hacemos de las cookies.Más información ACEPTAR |